Entries by Getariako txakolina

Uzta berriaren aurkezpena. Txakolin eguna 2015.

Getariako Txakolina Jatorri Deitura Eusko Jaurlaritzak 1989.urtean errekonozitu zuen aurrez, zona honetako ardoaren sektorean egindako lan haundiaren ondorioz. 2014ko irailak 21ean errekonozimendu honek 25 bete zituen eta Kontseilu Arautzaileak emandako garantiazko prezintoarekin merkaturatzen den 25. aldia izango da 2014ko uzta behin indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen kontrol guztiak pasata.