Barietate autoktonoa

Getariako Txakolina Hondarrabi mahats autoktonoarekin egiten da. Bi baritate ditu: Hondarrabi Zuria eta Hondarrabi Beltza. Zuria barietatea erabiltzen da batik bat Getariako Txakolina JD txakolina egiteko.

Getariako txakolinak

Txakolin zuria da Getariako Txakolinaren upategien ardo nagusia; ondoren, txakolin gorria; txakolin beltza askoz gutxiago egiten da. Ardo horiek ez ezik, apardunak eta mahats-bilketa berantiarrekoak ere egiten dira.

Kopan eta fresko-fresko

Getariako Txakolina Jatorri-Deiturako txakolina ardo gaztea da; graduazio moderatua dauka eta bere garraztasun-maila orekatua da. Txakolinaren ñabardura guztiez gozatzeko, kopan eta 6 eta 10 gradu arteko tenperaturan zerbitzatzea gomendatzen dugu.

Txakolin bat, lurralde bat: Gipuzkoa

Lurraldearen ekialdean dagoen eremutik hasita, barnealdeko haran eta mendietatik igaroz, kostalderaino, Getariako Txakolinaren mahastiak eta upategiak Gipuzkoa osotik hedatzen dira. Eta 446 mahasti-hektaeren % 90 itsasaldean kokatzen da.

Gure upategiak

Mapa interaktiboan, bertan Getariako Txakolina Jatorrizkoa izendapeneko txakolin upletegiak ikus ditzakezue.

BISITATU

Gure Instagram

GETARIAKO TXAKOLINA jatorrizko deituraren kontseilu arautzailearen bulegoa kontaktatu

Parque Aldamar, 4 bajo.
20808 Getaria, Gipuzkoa. (País Vasco)
Tel.: 943 14 03 83
Fax: 943 89 60 30