Animazio hau ikusteko beharrezkoa da Flash-en plugina izatea, ez baduzu, hemen aurki dezakezu doan.

Mahastizainek eta euskal administrazioak elkarlanean berreskuratzearen eta kalitatearen alde egindako esfortzuari esker, 1989an Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura gisa onartu zen, eta izen bera jarri zioten: Getariako Txakolina. 2007an Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura Gipuzkoa osora zabaldu zen.
Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak egoitza Getarian du eta bertatik, bertako mahatsaren jatorria, mahasgintza eta kalitate-kontrola ikuskatzen ditu kontsumitzaileari Getariako Txakolinaren bermea eskaintzeko.