Getariako Txakolina D.O.

Getariako Txakolinaren jatorrizko izendapenak zilarrezko ezteiak ospatu ditu

Getariako Txakolina Jatorrizko Deiturak 25 urte bete ditu. 1989. urteko irailak 21ean Eusko Jaurlaritzak Izendapena errekonozitu zuen eta mende laurdena ospatzeko festa antolatu zen Getariako Cristobal Balenciaga Museoan.

Hauxe izan zen festaren egitaraua:
Aurkezlea: Xabier Euzkitze.
Bertsola saioa: Amets Arzalluz, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso.
Ainhoa Garmendia sopranoaren emanaldia.
Delorean talde zarauztarraren kontzertua.

Mahatsa jasotzear zirela ospatu zuen Getariako Txakolina jatorri izenak 25. urteurrena. Mahasti jaun izan diren bertsolariek parte hartu zuten ekitaldian, eta Xabier Euzkitze izan zen aurkezlea.

«Jatorri izenak 25 urte ditu, baina mahastiak eta txakolina egiteko tradizioa askoz lehenagokoa da. Horregatik, mahastia eta txakolin ekoizpena oso egoera txarrean zegoenean hori bizirik mantentzeko lana egin zutenak omendu nahi ditugu, eurei esker baitugu egun txakolina». Jatorri izendapeneko kideen iritziz, «asko dira aitorpena merezi dutenak», baina horien guztien ordezkari bezala «Emeterio Aizpuruak eta Ulazia zenaren emazte Kresen Sanchezek jasoko dute oroigarria», azaldu du Getariako Txakolina jatorri izendapeneko lehendakari Manterolak.

25. urteurrena borobila izanda, ezinbestekoa iruditu zaie hasiera horretan bultzada eman zutenak omentzea.

Iturria: Urola Kostako Hitza.

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>