GETARIAKO TXAKOLINA

Txakolina ardo zuria, gaztea eta fruta-gustukoa da. Erdi-mailako graduazioa du (11º) eta berezko ezaugarri duen garraztasun-puntua du. Oso ardo berezia eta nortasun handikoa da. Fresko edan behar da, eta, txakolina egiteko modu bereziaren ondorioz, txinpartadun karboniko fina du, aroma guztia askatzea eragiten duena.

Antxoa gazituekin eta oliotako hegaluzearekin probatzea gomendatzen dugu, Getariako txakolina egiten dugunok  horixe eskainiko baitizugu jatorrizko deituradun upategiren batera bisitan etortzen bazara.

ARDO GAZTEA TRADIZIOZ

Bertako bi mahats-barietate erabiltzen dira: Hondarrabi zuri, mahastiaren %95 hartzen duena, eta Hondarrabi beltza, gainerako %5a; hau da, mahats-parretan eta besorako hazitako mahatsondo horien mahatsekin egiten dugu Getariako Txakolina.

Udazken hasieran biltzen da mahatsa, ondo zaindu ondoren eta, beti ere, azukrearen eta garraztasunaren arteko oreka bilatuz; gero, prentsatzeko eta hartzitzeko teknologia modernoak arretaz erabiliz, lortzen dugu Getaria Txakolina egitea.

NOLA IDENTIFIKATU

Botila bakoitzaren kapsularen azpian zenbakidun berme-zigilua izan behar du Getariako Txakolina izango bada; izan ere, horrek bermatzen du indarrean dauden erregelamenduan eta araudian xedatutakoa betetzen dutela jatorrizko deituradun upategiek.

ARAUDIA